Novedades

 Temas de acciones claves 

Inicio Compromiso Adhesiones ¿Qué podemos hacer?
Documentos y acciones Sala de Lectura Enlaces

Relación de Temas y Palabras Clave

Sostenibilidad

Educación para la sostenibilidad

Crecimiento económico y sostenibilidad

Crecimiento demográfico

Tecnociencia para la sostenibilidad

Reducción de la pobreza

Igualdad de género

Contaminación sin fronteras

Consumo responsable

Turismo Sostenible

Derechos Humanos

Diversidad cultural

Cambios climáticos

Biodiversidad

Urbanización y Sostenibilidad

Nueva cultura del agua

Agotamiento de recursos

Gobernanza universal

Desertización

Reducción de desastres

Conflictos y violencias

Próximos temas






Blog

Jasangarritasuna Bultzatzeko Hezkuntza
baten aldeko konpromisoa

Gure planeta, egiazko emergentzia egoera batetan dago, elkarren artean gogorki lotuta dauden zenbait arazo larri direla eta: kutsadura eta ekosistemen degradazioa, baliabide naturalen agortzea, munduko populazioaren kontrolik gabeko hazkundea, desoreka jasangaitzak, gatazka suntsitzaileak, aniztasun biologiko eta kulturalaren galera…

Planetaren emergentzia egoera hau, gizabanakoen eta kolektiboen portaerei lotuta agertzen da eta baita etorkizuneko belaunaldiek edo ingurukoek jasango dituzten ondorioei kasurik egin gabe, epe laburrean irabaziak bilatzen dituzten taldeei ere. Neurri handi batean, denboran eta espazioan oso gertu dagoenari begiratzeko dugun ohituraren fruitu den jokaera bat da.

Nazio Batuek Lurraren gailurretan (Rio 1992 eta Johannesburgo 2002) mezu garrantzitsuak igorri dituzten arren, hezitzaileok orokorrean, ez diogu behar adina denbora eskaintzen gai honi.

Hori dela eta, beharrezkoa da hezkuntza osoak konpromiso bat hartzea, formala (haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitatera), nahiz informala (museoak,…) sistematikoki munduaren egoerari buruzko informazioa plazaratzeko, arazoak modu egokian ulertu arazteko eta garapen jasangarriaren aldeko jarrerak sortu eta sustatzeko helburuarekin. Mundu mailakoa eta larria den arazo baten aurrean daudela dakiten herritarrak prestatzea lortu nahi da, finean, arazo honen aurrean erabaki egokiak hartzen laguntzeko prestaturik dauden herritarrak heztea.

Guzti hau dela eta jasangarritasuna bultzatzeko hezkuntza baten aldeko konpromisoa kanpaina martxan jartzea proposatzen dugu. Konpromisoa, lehenik eta behin, gure eskola orduetan munduaren egoerari atentzio berezia eskaintzean datza, besteak beste ondorengo gaiak jorratuz:

  • Kontsumo arduratsu bat egitea, BUB (Berriro erabili, Urritu, Birziklatu) deritzonari jarraituko diona eta "bidezko merkataritza"-ren eskaerak kontuan izango dituena.
  • Gizartearen kontrolarekin eta arretaren printzipio sistematikoarekin jasangarritasunaren alde egiten duten garapen teknozientifikoak bultzatu eta aldarrikatzea.
  • Ekintza soziopolitikoak, tokian tokiko zein mundu mailako solidaritatea eta ingurumenaren babesaren alde, jasangaitzak diren desoreka eta hauei lotutako arazoekin bukatzeko, inolako diskriminaziorik gabeko (etnia, generoa, …) mundu mailako giza eskubideen orokortze eta zabaltzearen aldeko defentsa irmo bat eginez.
  • Epe laburrean, gizabanakoen interesen eta baloreen defentsaren erabateko gainditzea eta arazoen benetako irtenbideen atzean dibertsitate biologiko eta kulturalaren erabateko babesa eta hauekiko solidaritatea daudela ulertzea.

Hezitzaile guztiak inplikatzeko konpromisoa hartu behar dugu, difusio kanpainak eta hezkuntza zentroetan kontzientziazio lanak eginez, kongresuak, topaketak, argitalpenak,… eta egin diren ekintzen jarraipen bat egiteko konpromisoa, kolektiboari guzti hau ezagutaraziz, lan hauen erabateko probetxurako.

Nazio batuek, 2005etik 2014era bitartean, sustatuko duten Garapen Jasangarri baten aldeko Hezkuntzaren Hamarkadan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Jasangarritasunaren aldeko hezitzaileak


 

 

Contactar Subir